Urduña-Amurrio-Laudio ibilbidea - museoetadorretxeak
Aplikazio habiaratuak
Urduña Laudio ibilbidea

Zaldivar etxea
Aro Modernoko bizitegi-jauregia, XVIII. mendean eraikia. Etxeak duen gauzarik deigarriena harlanduzko kantoi biribilduak dira. Arku moduko atea zuen, eta hesi batez inguratua zegoen. Oraindik ikusten da hesi hura kanpoaldetik.

El Puenteko gotorretxea
Erdi Aroko dorretxea, XIV-XV. mendeetan eraikia. Funtzio militarra eta defentsakoa zuela erakusten digu kanpoko estetikak. Balizko arkeologiagune izendatua.

Artomaña dorretxea
Behe Erdi Aroko gotorretxea, XV. mendekoa, XIX. mendean eraberritua eta gaur egun birgaitua, Ortiz de Zaratetarren leinuarena. Kultura-ondasun eta balizko arkeologiagune izendatua.

Mariaka dorrea
Behe Erdi Aroko bizitegi-jauregia, XIII. mendekoa, XV-XVI. mendeetan birgaitua, Ospina de Mariacatarren leinuarena. Kultura-ondasun eta balizko arkeologiagune izendatua.

Orozkoko Museo Etnografikoa
Bidaiatu ezazu haranaren iraganera eta ezagutu bertako emakumeen historia.

Ugarte dorrea
Erdi Aroko (XIV. mendea) dorretxe militar-defentsiboa, Ospina de Ugarte leinuarena. Kultura-ondasun eta balizko arkeologiagune izendatua.




