Aiara-Artziniega ibilbidea - museoetadorretxeak
Aplikazio habiaratuak
Aiara-Artziniega ibilbidea

Santxotena Tailer-Museoa
Bizi ezazu sortze-prozesua: tailerrarekin hasi eta obrarekin buka.

Mendieta dorrea
Aro Modernoko defentsa-dorrea, XVI. mendean eraikia. Gerora berritze-lanak egin ziren bertan, baina ez dakigu zein datatan. Mendietatarren leinuarena zen. Balizko arkeologiagune izendatua.

Artziniegako Eleiz Museoa
Mirets itzazu altxor erlijiosoak historiaz beteriko ingurune honetan.

La Cámara Orive-Salazar dorrea
Aro Modernoko dorrea, XVI. mendean eraikia. Barrualdea erabat berritu zuten XX. mendean. La Cámara Orive-Salazartarren leinuarena zen. Balizko arkeologiagune izendatua.

Los Molinillo de Velasco dorretxea
Erdi Aro osteko dorretxe militar defentsiboa (XVI. mendea), gaur egun zaharberritua, La Cámara eta Orive-Salazar leinukoa. Balizko arkeologiagunea.

Bengoa dorretxea
XV. mendeko Behe Erdi Aroko jauregia. Artziniegako alde zaharreko eraikinik zaharrenetakoa.

7. Artziniegako Museo Etnografikoa
Murgil zaitez Arabako landa-bizitzan eta bertako tradizioetan.

Kexaako Monumentu Multzoa
Erdi Aroko jauregi-gotorlekua (XIV. mendea), gerora hainbat aldiz birgaitua, Ayalatarren leinuarena. Kultura-ondasun eta balizko arkeologiagune izendatua.
web.araba.eus/eu/museoak/kexaako-monumentu-multzoa

Murga dorrea
Erdi Aroko (XIV. mendea) dorretxe militar-defentsiboa, XVI. mendean bizitegi-jauregi bihurtua, eta gaur egun birgaitua, Murgatarren leinuarena. Kultura-ondasun eta balizko arkeologiagune izendatua.


